Txingudiko Zerbitzuak-ek hondakinak biltzeko hainbat kamioi probatzen ari da Irunen eta Hondarribian
Herritarrek erakundearen ohiko irudi korporatiborik gabeko ibilgailuak ikus ditzakete kaleetan, kamioi berriak erosteko lizitazioaren proba teknikoak egiten ari baitira.
Txingudiko Zerbitzuak-ek hiri hondakinak biltzeko kamioi berriak erosteko lizitazio prozesua du abian. Prozesu horren barruan, parte hartzen ari diren enpresak hainbat kamioi jartzen ari dira erakundearen esku, haien funtzionamendua probatzeko.
Hori dela eta, datozen asteetan, herritarrek Txingudiko Zerbitzuak-eko ohiko irudi korporatiborik gabeko hondakin bilketako kamioiak ikus ditzakete Irungo eta Hondarribiko kaleetan.
Ibilgailu horiekin lizitazio prozesuaren barruko probak egiten ari dira. Helburua da modelo bakoitzak eguneroko lanaren benetako baldintzetan nola funtzionatzen duen egiaztatzea.
Txingudiko Zerbitzuek-ek horren berri eman nahi diete herritarrei, erakundearen ohikoak ez diren kamioiak ikusi daitezkelako eta horrek nahasmenik sor ez dezan.