Txingudiko Zerbitzuak-ek poltsa konpostagarriak banatzeko makina berria jarri du Irungo Emigrazio Eraikinean
Emigrazio Eraikineko makina aurreikusitako bost makinetatik lehena da. Hirui Irunen jarriko dira, eta beste bi Hondarribian.
Txingudiko Zerbitzuak-ek poltsa konpostagarriak banatzeko makina berria jarri du Irungo Emigrazio Eraikinean. Makina horrekin hasi da bi udalerrietan edukiontzi marroirako poltsak eskuratzeko guneak zabaltzen.
Helburua da poltsak eskuratzea erraztea eta zerbitzua Irungo eta Hondarribiko auzo gehiagotara hurbiltzea. Emigrazio Eraikinekoa Irunen aurreikusitako hiru makinetatik lehena da, beste bi Hondarribian jarriko dira. Bost makina berriak jarritakoan, eskualdean zortzi gune izango dira poltsa konpostagarriak eskuratzeko.
Lau gune eskualdean
Makina berriaz gain, beste hiru daude martxan eskualdean 2018az geroztik. Irunen, eguneko 24 orduetan eskura daitezke poltsak bi makinatan. Bata Txingudiko Zerbitzuak-eko Jendaurreko Arreta Bulegoaren kanpoaldean dago, Junkal kalean, eta bestea irungo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (SAC) kanpoaldean. Hondarribian, makina Hondartza kiroldegiko atarian dago, eta kiroldegia irekita dagoen bitartean erabil daiteke.
Irungo Emigrazio Eraikineko makina eraikinaren irekiera ordutegian erabili ahal izango da. Goizez, astelehenetan eta ostegunetan, 09:15etik 13:00etara, eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:30era.
Doako poltsa sorta bat bost astean behin
Poltsa konpostagarrien sorta bat eskuratzeko, nahikoa da edukiontzi marroia irekitzeko erabiltzen den txartela (Bidasos txartela edo Irun Txartela) makinaren irakurgailura hurbiltzea. Poltsak doakoak dira, eta bost astean behin sorta bat har daiteke. Poltsa konpostagarriak etxean hondakin organikoak bereizteko erabiltzen dira, gero edukiontzi marroira botatzeko. Hondakin horien artean daude, besteak beste, fruta eta barazki hondarrak, haragi eta arrain hondarrak eta prestatutako janariaren soberakinak.