Sentsibilizazio-kanpainak

Ingurumena zaintzen laguntzen duten ohitura arduratsuak sustatzen ditugu.

Kanpainak

1999. urteaz geroztik, Txingudiko Zerbitzuek ahalegin handia egin dute ingurumen-hezkuntzaren arloan. Herritarrek uraren ziklo integralaren, energiaren sorreraren, kale-garbiketaren eta hiri-hondakinen kudeaketan duten zereginaren garrantziaz jabetuta, urtez urte hainbat informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina antolatu ditugu. Ekimen horien bidez, herritarrei eskura dituzten baliabideen eta ingurumenaren zaintzan duten eginkizunaren berri ematen diegu, baliabideen erabilera arduratsua sustatzeko eta Bidasoa Behereko gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, garapen jasangarriaren ikuspegitik.