Saneamendua, arazketa eta uraren isurketa

Saneamendua, arazketa eta uraren isurketa

Saneamendu-sare osoa

Eskualdean sortutako hondakin-urak hainbat ponpaketa-estaziotara konektatutako kolektore-sare baten bidez biltzen dira, eta sare horrek Atalerrekako Hondakin Uren Araztegira (HUA) eramaten du ura. Hodi-biltzaile orokorra Behobian sortzen da, eta eskualdearen zati handi bat zeharkatzen du. Auzoetako eta hiri-eremuetako kolektoreak hartzen ditu, eta etxebizitzetako, industrietako, dendetako eta bestelako kontsumo-guneetako hondakin-urak biltzen ditu.

Sistemak, gainera, eskualdean zehar banatutako ponpaketa-estazio batzuk ditu, hondakin-ura bultzatzen dutenak HUAraino. Ibilbide honetan, uretan dauden tamaina handiko solidoak kentzen dira.

Atalerrekako HUA

Atalerrekako Hondakin Uren Araztegia (HUA), 2003tik martxan dagoena, aldaketa garrantzitsua izan zen Behe Bidasoako hondakin-uraren kudeaketan. Azpiegitura honi esker, hondakin-urak ez dira zuzenean ingurura isurtzen, eta arazketa-prozesu batetik igarotzen dira Txingudiko Badiara itzuli aurretik.

Nola arazten da ura?

HUAk hondakinak eta hondakin-uraren materia organikoa ezabatzeko hainbat prozesu fisiko eta biologiko konbinatzen ditu:

Ingurune naturala hobetzen dugu

HUAP martxan jartzeari esker, pixkanaka hobetu da hiri-erreken, estuarioaren eta Behe-Bidasoako kostaldeko linearen ingurumen-kalitatea. Saneamendua eta arazketa hobetzeak eragin zuzena du ingurumen-kalitatean, hiri-paisaian, kostaldean eta estuarioan; baita uretako jardueretan, arrantzan eta naturguneen erabilera publikoan ere.

Gainera, arazte-prozesuan, instalazioan sortutako lohiak ere tratatzen dira. Jasangarritasunarekin dugun konpromisoaren beste adibide bat da hau.