Hondarribiko Erdi Aroko Azokaren ondorioz gaikako bilketan egingo diren behin-behineko aldaketak

Hondarribia, 2026ko ekainak 9. Ekainaren 13 eta 14an Hondarribiko Erdi Aroko Azoka dela eta, Alde Zaharreko gaikako bilketa puntu batzuk aldi baterako lekuz aldatuko dira.

Ekainaren 11tik aurrera, osteguna, Denda Kaleko edukiontzi ginea General Leibakoarekin bateratuko da. Horrez gain, materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa-puntuak behin-behinean honako kokaleku hauetara aldatuko dira:

  • Denda Kaleko materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa General Leibako edukiontzi gunera lekualdatuko da.
  • Juan Laborda eta San Nikolas kaleen arteko izkinan dagoen materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa Juan Labordako edukiontzin gunera lekualdatuko da.
  • Apezpiku plazako materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa Damarri plazara lekualdatuko da.

Erdi Aroko Azoka amaitutakoan, bilketa puntu guztiak ohiko lekuetara itzuliko dira.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.