Elordiko EUTP

Gure edateko uraren tratamendu-zentroa

Eskualdean bildutako ur guztia Elordiko Edateko Uraren Tratamendurako Plantatik (EUTP) igarotzen da Irun eta Hondarribiko etxeetara iritsi aurretik.

Edateko ura sortzen duen instalazioa

Elordiko EUTPak Endarako urtegitik eta Jaizkibelgo hartuneetatik eta putzuetatik jasotzen du ura. Hemen tratamendu eta kontrol-prozesu desberdinak egiten dira, eskualdean banatutako urak giza kontsumorako eskatzen diren osasun eta kalitate-baldintza guztiak betetzen dituela bermatzeko.

Instalazio honek azken belaunaldiko ikuskapen eta kontrol-sistemak ditu, egunean milioika litro ur tratatzeko aukera ematen dutenak. Besteak beste, birmineralizatzeko, dekantatzeko, iragazteko eta desinfektatzeko prozesuak egiten dira hemen.

Kontrola eta ikuskapena

Elordiko EUTPa ura edangarri bihurtzeko fasearen parte da, herritarrei banatu aurretik. Instalazioak gainbegiratze eta kontrol-sistemak ditu, ura tratamenduaren fase guztietan kontrolatzeko. Etengabeko jarraipenak ur-hornidura segurua eta egonkorra bermatzen du eskualde osorako.