Uraren tarifa soziala
Tarifa soziala
Laguntza hau Diru sarrerak Bermatzeko Errenta eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Errenta jasotzen duten pertsonentzat da. Eskubide hori dutenei kuota murriztuak aplikatuko zaizkie, hau da, ohiko kuoten % 50. 2026ko ekitaldiaren hasieratik aplikatuko da. Zabalik dago gure webgunean, eskabide berriak aurkezteko. Se mantiene abierto en nuestra web para la presentación de nuevas solicitudes. Eskaeraren aldeko ebazpena eman eta hurrengo hilabete naturaletik aurrera hasiko da egiaz aplikatzen.
Ordainketa kaltebera egitera behartuta daudenen kategoria urtero berritu beharko du interesdunak. Horretarako, beste aitorpen-eskaera bat aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta dokumentatuta, urtarrilean eta otsailean horretarako irekiko den epean.
Baldintzak
1. Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren onuraduna izatea kategoria aitortzeko eskaera egiten den unean, horretarako irekitako epean.
2. Ohiko etxebizitzan egindako kontsumoak teleirakurgailudun kontagailu banatzailearen bidez identifikatuta egotea.
3. Edukiontzi marroiaren kanpainan edo autokonpostatze sisteman alta emanda egotea eta egiaz erabiltzea. Bestela, tasa/tarifa zuzenduko zaio. (Hondakinak).
4. Hornidura kontratuaren titularra izatea edo, halakorik ezean, kontratuaren titulartasuna higiezinaren jabearen izenean dagoenean, etxebizitzan bizi dela frogatzen duen titulua eta ordenantza honen xede diren tarifak ordaintzera behartuta dagoela egiaztatzea.
5. Kategoria hau aitortzeko ez dira baliozkotzat joko azpierrentamenduak eta gelen alokairuak.
6. Etxebizitzan bizi eta Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunaren bizikidetza unitatean sartzen ez diren gainerakoek diru sarrerarik ez izatea.
7. Ordainagirien ordainketak helbideratuak edukitzea.
8. Tarifa sozialak berritzeko eskaeren kasuan, ordainagirien/likidazioen ordainketak egunean izatea.
9. Etxebizitzan zenbat kide bizi diren egiaztatzea dagozkien errolda agiriak aurkeztuta, eta egindako ur kontsumoa jasangarria izatea, hauxe da, egunean eta biztanleko 120 litro baino gutxiago. Muga hori gainditzen duen kontsumoa erabilera orokorrei dagozkien tarifen arabera ordainduko da.
Eskatutako dokumentazioa
1. Eskabide inprimakia, behar bezala betea eta sinatua.
2. Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jaso izanaren egiaztagiria.
3. Udal erroldatze ziurtagiria, etxebizitzan zenbat kide bizi diren egiaztatzen duena.
4. Hobariaren eskatzailea maizterra bada eta fakturak jabearen izenean jaulkitzen badira, alokairu kontratuaren fotokopia aurkeztuko da.
5. Etxebizitzan bizikidetza unitatea osatzen ez duten egoiliarrak badaude, haiek diru sarrerarik ez dutela egiaztatzen duen agiria.
Nola eskatu. Eskabideak aurkezteko epea
Ordenantza arautzaileak indarrean jartzen direnetik aurrera eskatu ahal izango dira, hau da, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Txinzerrek izapidetuko eta, hala badagokio, baietsiko ditu eskabideak, eta ondorio ekonomikoak izango dituzte, eskaera baiesten den egunaren hurrengo hilaren 1etik hurrengo urteko martxoaren 31ra arte ematen diren zerbitzuei dagokienez.
Laguntza hori berritzeko eskaera urtero egin behar da (urtarrilean eta otsailean).
Tarifa soziala eskatu
Tarifa soziala eskatu telefonoz edo webgune honetan eskuragarri dagoen eskaera-inprimakiaren bidez.
Oharra
Familiaren batek uraren eta zaborren fakturak ordaintzeko zailtasunak baditu neurri hau aplikatu aurretik, dagokion laguntza eskatzea proposatzen da, ohi bezala, dagozkien udaletako gizarte zerbitzuetan, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen edo laguntza berezien bidez bideratzeko. Era berean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ez jaso arren Gizarte Larrialdietarako Laguntzen onuradun direnek une jakin batean uraren eta zaborren ordainagiriak ezin badituzte ordaindu, haiek ere Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute, euren unean uneko egoera arintzeko udaletan dauden Gizarte Larrialdietarako Laguntzen edo laguntza berezien bidez.