Uraren tarifa

Uraren tarifa eredu berriak. Bidezkoagoa eta jasangarriagoa den faktura

Zergatik aldatzen da?

Zerbitzuaren kostuak handitzea

Ur-hornidurari lotutako gastuek (energia, produktu kimikoak, sareen mantentze-lanak, tangak, ponpatze-estazioak, digitalizazioa…) nabarmen egin dute gora 2018az geroztik. Orain arte, tarifa ez zen ia aldatu.

Tarifa-eredua eguneratzeak aukera ematen du kalitateari eusteko, zerbitzu segurua bermatzeko eta egungo beharrei erantzuteko.

Sistema justuagoa

Eredu berriak benetako kontsumoaren arabera banatzen ditu kostuak:

– Kontsumo eraginkorrek gutxiago ordaintzen dute.

– Kontsumo altuek gehiago ematen dute.

– Oinarrizko kontsumoak prezio murriztuari eusten dio.

Honekin, sistema hobeto egokitzen da etxe bakoitzera.

Mantentze-lan eta inbertsio hobeak

Tarifari esker, hauek indartu daitezke:

– Hodi zaharrak berritzea.

– Uraren kalitatea hobetzea.

– Ihesen kontrola.

– Kontagailuen eta prozesuen digitalizazioa.

– Instalazioen jasangarritasun energetikoa (ponpak, araztegiak, deposituak…)

Etorkizunarekiko konpromisoa

Aldaketak baliabidearen erabilera eraginkorragoa sustatzen du.

Nola funtzionatzen du?

1. tartea – Oinarrizko kontsumoa

0-7m³ hileko – Preziorik merkeena

Zer esan nahi du horrek?
Zure kontsumoa eraginkorra bada → zure faktura ez da ia aldatzen.

Zenbat kontsumitzen du normalean etxe batek?
Etxe txikiak: 6-10 m³ hileko.

2. tartea – Ohiko kontsumoa

8m³-14m³ hileko – Tarteko prezioa

Zer esan nahi du horrek?
Zure kontsumoa ertaina bada → aldaketa minimoa da.

Zenbat kontsumitzen du normalean etxe batek?
Etxe ertainak: 10-14 m³ hileko.

3. tartea – Kontsumo handia

Hileko +15m³ baino gehiago – Preziorik altuena

Zer esan nahi du horrek?
Zure kontsumoa oso handia bada → ekarpen handiagoa egiten diozu zerbitzuari.

Zenbat kontsumitzen du normalean etxe batek?
Erabilera handiak: 14-20 m³ hileko edo gehiago.
Oso erabilera altuak: igerilekuak, lorategiak, ureztatze intentsiboak, ihesak…

Adibide errealak

Uraren kontsumo eraginkorra 7 m³ hileko: 90l / biztanle / egun

Lehen: 18,30 € → Orain: 18,96 €

+0,66 € hileko: 7,18€ pertsona / hileko

Uraren ohiko kontsumoa 8 m³ hileko: 110l / biztanle / egun

Lehen: 18,92 € → Orain: 19,90 €

+0,98 € hileko: 7,96€ pertsona / hileko

Ur-kontsumo handia 10 m³ hileko: 130l / biztanle / egun

Lehen: 22,15 € → Orain: 23,78 €

+1,63 € hileko: 9,5€ pertsona / hileko

Uraren gehiegizko kontsumoa +20 m³ hileko: 200l / biztanle / egun

Lehen: 30,23 € → Orain: 33,79 €

+3,56 € hileko: 13,52€ pertsona / hileko

Hobariak eta tarifa bereziak

Familia ugaria

Kide gehien dituzten etxeek oinarrizko kontsumoaren bidezko kostuari eusteko doikuntza. Funtsezkotzat jotzen den kontsumo-bolumena handitu egin da.

Aurrez izena eman behar da Bezeroen Arretarako Bulegoan edo txinzer.eus helbidean

Tarifa berezia

Egoera ekonomiko ahulean dauden pertsona edo familientzat. Uraren ordainagiriaren presio ekonomikoa murrizten du.

Egiaztagiriak aurkeztuz eskatu behar da.

Tarifa berezi komunitarioa

Kontsumo zentralizatuak edo instalazio partekatuak dituzten eraikin eta komunitateetarako pentsatua:
– Galdara komunitarioak
– Eguzki-plakak
– Aerotermia-sistemak
– UBS zentralizatua

Kontsumo horiek etxeko 1. tarteko prezioan fakturatzen dira, sistema kolektibo eraginkorrak zigortu gabe.

Nekazaritza/abeltzaintzako tarifa

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietarako pentsatuta dago, eta ur-kontsumoa ekoizpen-jarduerarekin lotuta dago. Erabilera horietarako prezio doitu eta berariazkoa ezartzen du, etxebizitzarako eta etxebizitzarako ez den erabilera konbentzionaletarako ez bezalakoa.

Dagokion nekazaritza- edo abeltzaintza-jarduera egiaztatuz eskatu behar da.

Ohiko galderak

1. Faktura igoko al dit??

Etxe gehienek aldaketa txikia ikusiko dute.

2. Zerbait egin behar dut egokitzeko?

Ez. Fakturazioa automatikoki doitzen da.

3. Nola jakin dezaket hilean zenbat m³ kontsumitzen ditudan?

Zure fakturan edo banakako kontagailuan kontsulta dezakezu.

4. Zer gertatzen da kontagailu komuna duen komunitate batean bizi banaiz?

Zure eraikina tarifa berezi komunitarioaz balia daiteke.

5. Non eska ditzaket hobariak?

Bezeroen Arretarako Bulegoan edo txinzer.eus helbidean.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.