Ohiko galderak
Lurralde-esparrua Irun eta Hondarribiko udalerriek osatzen dute.
Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuak SA elkarteak, bere osotasunean Mancomunidad de Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatera biltzen denak, berau baita aipatutako Mankomunitatearen eskuduntzak kudeatzen dituen elkartea.
Alde batetik, enpresak izendatzen duen pertsonak izenpetuko du kontratua, eta bestetik, zerbitzuak jasotzen dituen eraikinaren, lokalaren, etxebizitzaren edo barrutiaren jabeak edo dagokion higiezina okupatzeko beharreko titulua duenak, azken hauek zuzenean edo ordezkatuko dituen pertsonaren bidez, dagokion baimena izanez gero.
Hau da zure datuak aldatzeko beharrezko dokumentazioa:
• Kontratuaren Titularraren egiaztapena, NAN edo IFZ zenbakien bidez. Hirugarren pertsona baten bidez jarduten bada, ORDEZKARIARI BAIMENA EMATEKO INPRIMAKIA eskatuko da. Elkarte baten izenean jardunez gero, ordezkatzeko ahalmena eskatuko zaio.
• Banku Helbideratzeari eragiten dioten datuak (Kontu Korrontea, Kontuaren Titularra, Ordaintzeko era…) aldatzeko, BANKU HELBIDERATZERAKO INPRIMAKIA eskatuko da.
• Instalazioari eragiten dioten datuak (Kalibrearen aldaketa, kontagailuaren aldaketa…) aldatzeko INSTALAZIOA ALDATZEKO INPRIMAKIA eskatuko da.
• Beste aldaketa batzuk bururatzeko (Oharrak jasotzeko helbidea, Elkartearen Izena, Helbide Fiskala, Posta Elektronikoaren Helbidea, Aldaketa Uraren Erabileran etab), berriz, DATUAK ALDATZEKO ESKAERA-INPRIMAKIA eskatuko da.
Kudeaketa honi ekin baino lehen kontuan hartu uraren saneamendu eta hornidurarako zerbitzuen kontratazioa, batetik, Enpresak izendatuko duen pertsonak eta, bestetik, eraikinaren, lokalaren, etxebizitzaren edo zerbitzuen hartzaile den barrutiaren jabeak edo dagokion higiezina okupatzeko nahikoa gaitasun duenak izenpetua izango dela, eta biek ala biek zuzenean jardun ahal izango dutela edo nahikoa eskumen duen ordezkarien bidez.
1.1.-Etxebizitza berrietan
Kontratuaren Titularraren egiaztapena, NAN edo IFZ zenbakien bidez. Hirugarren pertsona baten bidez jarduten bada, ORDEZKARIARI BAIMENA EMATEKO INPRIMAKIA eskatuko da. Elkarte baten izenean jardunez gero, ordezkatzeko ahalmena eskatuko zaio.
• Dagokion ondasun higiezina okupatu ahal izateko titularitatearen egiaztapena:
A) Kontratua izenpetzen duena higiezinaren jabea baldin bada, Jabetza Eskritura edo haren kopia aurkeztu behar da nahitaez.
B) Kontratua izenpetzen duena maizterra baldin bada, jabearen baimena behar da. Horretarako MAIZTERRARI BAIMENA EMATEKO INPRIMAKIA bete behar da, eta alokairuaren kontratua erakutsi.
• Ordainagirien ordainketa helbideratu nahi izanez gero, HELBIDERATZEKO INPRIMAKIA aurkeztu behar da, eta kontu korrontearen titularra ez baldin bada kontratuaren titularrarena, inprimakiak biek izenpetuta egon beharko du.
1.2.-Bigarrenez okupatzen diren etxebizitzetan
• Kontratuaren Titularraren egiaztapena, NAN edo IFZ zenbakien bidez. Hirugarren pertsona baten bidez jarduten bada, ORDEZKARIARI BAIMENA EMATEKO INPRIMAKIA eskatuko da. Elkarte baten izenean jardunez gero, ordezkatzeko ahalmena eskatuko zaio.
• Dagokion ondasun higiezina okupatu ahal izateko titularitatearen egiaztapena:
A) Kontratua izenpetzen duena higiezinaren jabea baldin bada, Jabetza Eskritura edo haren kopia aurkeztu behar da nahitaez.
B) Kontratua izenpetzen duena maizterra baldin bada, jabearen baimena behar da. Horretarako MAIZTERRARI BAIMENA EMATEKO INPRIMAKIA bete behar da, eta alokairuaren kontratua erakutsi.
• Ordainagirien ordainketa helbideratu nahi izanez gero, HELBIDERATZEKO INPRIMAKIA aurkeztu behar da, eta kontu korrontearen titularra ez baldin bada kontratuaren titularrarena, inprimakiak biek izenpetuta egon beharko du.
1.3.-Lokaletan

• Ostalaritza, Industria edo Tailer izaerako jarduerak dituzten lokalen kasuan, dagokion Jarduerarako Lizentzia aurkeztu behar da.
Hau da behar duzun dokumentazioa uraren horniduran baja tramitatzeko:
• Kontratuaren Titularraren egiaztapena, NAN edo IFZ zenbakien bidez. Hirugarren pertsona baten bidez jarduten bada, ORDEZKARIARI BAIMENA EMATEKO INPRIMAKIA eskatuko da. Elkarte baten izenean jardunez gero, ordezkatzeko ahalmena eskatuko zaio.
• HORNIDURAN BAJA EMATEKO INPRIMAKIA kontratuaren titularrak izenpetua..
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako kontsumoak zergapetzen ditu, baina ez etxeko kontsumoak. 2008ko azaroaren 4an onartu eta 2008ko azaroaren 18ko 221. zenbakiko EHAAn argitaratutako 181/2008 Dekretuak xedaturikoaren arabera, fakturan izango du isla kanonak, eta Uraren Euskal Agentziak kobratuko du.
Txingudiko Zerbitzuen fakturak jada ez dira paperean bidaltzen. Fakturazioa hiru hilekoa izatetik, hileko hiru ordainketatan zatika kobratuz, hileko sistema bat izatera igaro zen, non hilabete bakoitza bere kontsumoari eta ordainketa bakar bati dagokion. Aldaketa hori posible izan zen telehautaketaren ezarpenari esker, abonatu guztien kontsumo-datuak ia berehala eskura baititzakegu, eta prozesua argiagoa, errazagoa eta eraginkorragoa izan zen bai erakundearentzat bai abonatutako pertsonentzat.
Hainbat modutan kontsulta eta deskarga ditzakezu hileko fakturak. Dagoeneko Abonatuaren Atarian alta emanda bazaude (ataria.txinzer.eus), zure faktura guztietara sar zaitezke zure ohiko erabiltzailearekin. Ez bazaude, alta eman dezakezu zure NANarekin Irungo Junkal kaleko 26an, beheko solairuan dagoen jendearen arretarako bulegora joanda (astelehenetik ostiralera, 8: 15etik 14:30era), zure nortasuna egiaztatzeko beharrezkoa baita bertan egotea. Erregistratu nahi ez baduzu, hileko zure faktura deskarga dezakezu fakturak deskargatzeko atal publikotik, kontratuaren titularraren NANa eta zure banketxeak bidalitako banku-ordainagirian sartutako kodea sartuta.
Jarduera bakoitzari dagozkion Ordenantza Fiskalak kontsultatu behar dituzu.
Hobe banku helbideratzearen bidez ordaintzen badituzu, edo bestela, betiere borondatez ordaintzeko epean, web orri honen bidez eta On Line ordainketa aukeraren bidez edo kobrantza hauek egiteko xedean adostutako banku erakundeetan.
Tasak borondatezko epean ordaintzen ez badira, tasa hauek, dagozkien errekarguekin, premiamendu prozeduraren bidez ordainarazteko epea zabalduko da Zergen Foru Arau Orokorrean eta Gipuzkoako Zergabilketa Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraiki, eta hala ere ordaintzen ez badira, uraren hornidura eten ahal izango da Uraren Ziklo Integralari buruzko Ordenantzaren 69. artikuluan xedaturikoaren arabera.
Oro har, Bulego Birtuala bateragarria da nabigatzaileen egungo bertsioarekin eta aurreko bertsio nagusiekin: Microsoft Edge, Mozilla Firefox, Google Chrome edo Safari. Deskargatu zure nabigatzailearen azken bertsioa, esperientzia ezin hobea izateko.
Bai. Mugikorretatik (smartphoneak) sar zaitezke Bulego Birtualean, Androiden edo iOSen bertsio berriekin.
Bulego Birtualean identifikatzeko onartutako ziurtagiri digitalak:
Bak/BakQ
Bak/BakQ baliozko ziurtagiria behar da.
Bak/BakQ ziurtagiria eskatzeko, sartu hemen: http://www.izenpe.eus/inicio
Bak/BakQ ziurtagiria izatean, aukeratu ziurtagiriarekin sartu, hautatu Bak edo BakQ bidez sartu, eta, ondoren, zure kredentzialak eskatuko dizkizu Bulego Birtualean sartzeko.
eDni
Baliozko NANa izan behar duzu iraungi gabeko ziurtagiri batekin, eta Bulego Birtualean sartu nahi duzun ekipoan eDni irakurgailua instalatuta.
Instalatzeko eta konfiguratzeko jarraibideak: https://www.dnielectronico.es/PortalDNIe/
Dena instalatuta eta konfiguratuta duzunean, aukeratu ziurtagiriarekin sartu. Ondoren, eDniren kredentzialak eskatuko dizkizu Bulego Birtualean sartzeko.
FNMT
Bulego Birtualean sartu nahi duzun nabigatzailean baliozko FNMT ziurtagiria instalatuta eduki behar duzu.
Instalatzeko eta konfiguratzeko jarraibideak: https://www.cert.fnmt.es/certificados
Dena instalatuta eta konfiguratuta duzunean, aukeratu ziurtagiriarekin sartu. Ondoren, zure kredentzialak eskatuko dizkizu Bulego Birtualean sartzeko.